EGUNEKO DATUAK
ostirala, 17 de urtarrila de 2025
HIZKUNTZEN PATIOA

Hizkuntzen patioa
BERTSOLARIA(K): JOSU LANDETA
DOINUA: TXAKUR TXIKI GORRITXO BAT I-A


Ikasgelan elkartzen diren hizkuntzak. Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara.

Eskolan asko gara beste herri batetik etorriak. Aniztasuna, gure aberastasuna!
Egin dezagun zerrenda: zenbat hizkuntza dakizkigu eskolako lagun, guraso eta irakasle guztion
artean?
Josu Landetak sorta hau eskaini die eskolan elkartzen diren hizkuntzei.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun!

 

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/94/

 

1.
Maroko, Errumania
Peru, Kolonbia,
Paraguai, Errusia,
Txina, Bolivia
Urrundik etorrita
lagun sorta handia
elkarrekin gabiltza
egiten habia.

 

2.
Hegan doan txoria
egin da pausatu,
herri honetan etxea
behar dugu altxatu
Eskolan gabiltzanok
ez gara lau katu
batera jolasteak
pozik jartzen gaitu.

 

3.
Gorri, berde, hori eta
urdinen lilura,
jauzi alaietan goaz
margoen mundura
Begira inguruan
daukagun freskura
patio bakarrean
hamaika kultura.

 

4.
Diz-diz ageri dira
gauean izarrak,
errumaniera eta
txineraren garrak
arabieraz datoz
uhinen aparrak
ez ditzala estali
hizkuntza bakarrak.

 

5.
Hitza eta ekintza
bizitzaren zuku,
eguzkiak izotza
noiz behar du urtu?
Euskaraz badakizu
ez ibili mutu
bertoko hizkuntza ere
lagun min bihurtu.

 

6.
Nagusiak lanean
umeak jolasten,
maldan gora gabiltza
lur honetan hezten
Gogoz ibiliz gero
elkar aberasten
laster hasiko gara
gailurra ikusten!