EGUNEKO DATUAK
igandea, 19 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
AsteaGG/Bakearen astea/astelehena
BAKEAREN ASTEA - Astelehena
Kaixo lagun! Aurretik aste berezi bat: esan beharrekoak esanda daude…orain, bihotzak hitz egin dezala… Milesker lagun eta izan BAKEZALE. Aste ON izan dezazuela!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:

1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna.

2.-Hasteko, giroa sortuko dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.

3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, Arbela digitala…)

4.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…)

5.-Proposatzen den ABESTIA – BIDEOA ikusi eta komentatu.

IAN LABURMETRAIA. https://youtu.be/OHma93eZiBY

 

Captura de pantalla 2021-01-22 a las 22.44.04

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

1go marrazkia:

Norekin nahi dugu pakea eraiki?
Nori eskaini nahi diot nire pakea?
Norentzat izango naiz,  bake zeinua?

OTOITZA

Gure eskuak zabalik jarriko ditugu eta begiratu egiten ditugu…zenbat pake eta berdintasun eraiki dezakegun beraiekin… BAKE hitza edo bakea eskeiniko diogun pertsonen izenak idatziko ditugu bertan.

 

Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,
iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,
haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,
gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,
zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,
etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,
ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,
tristura nagusi den lekua, poztasuna jar deza

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!