EGUNEKO DATUAK
igandea, 19 de urtarrila de 2025
GG/LH4-6/UrtarrilakIII/astelehena
Egun On! Beste aste bat eta Donostian berezia. Atzo, Ebanjelion, Jesusek bere amaren eskaera betetzeko zerbait arraroa egin zuen, arraroa baina Jesusek egin zuen. Guk ere gure bizitzan gauza asko eta handiak egin dezakegu.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On!

Beste aste bat eta Donostian berezia.

Atzo, Ebanjelion, Jesusek bere amaren eskaera betetzeko zerbait arraroa egin zuen, arraroa baina Jesusek egin zuen. Guk ere gure bizitzan gauza asko eta handiak egin dezakegu.

Jaiotzen garenean, txiki-txikiak gara, 3 kilo ingurukoak, laguntza barik eserita ere egon ezin garenak. Gure begiak batetik bestera mugitzen dira, argiek eta itzalek harrituta. Zaratek ikaratu egiten gaituzte. Besoetan hartzen eta bere ahotsez urrumatzen gaituenaren babesa bilatzen dugu. Hazi ahala, gure gorputza “aurkituz” joaten gara. Dibertigarria izaten zaigu hankak astintzea eta eskuak mugitzea. Ahoaz soinuak sor ditzakegula ohartzen gara. Inork ez digu ulertzen, baina gauza dibertigarria da. Apurka-apurka eskuez jostailuak hartzen ikasten dugu eta, egun batean, geuk bakarrik, inoren laguntzarik gabe, txupetea ahoan sartzea lortzen dugu. Hara! Hori bai lorpena! Egin ditzakegu gauzak geuk geuretara, geuk bakarrik! Ia konturatu gabe, amatxoren besoetan joatetik eskutik helduta ibiltzera pasatzen gara. Laster, hitz egiten eta komunikatzen hasten gara.

Nolatan ikasi ditu umetxo txiki horrek hainbeste gauza? Erantzuna oso soila da: guztiok dugu ikasteko ahalmen edo gaitasun handia, jaiotzen garen unetik.

Eta hazten garenean? Zergatik ikasten dute ume batzuek besteek baino azkarrago eta hobeto? Pertsona guztiak gara desberdinak eta denok gaitasun desberdinak ditugu: batzuek oso ondo pintatzen dute, beste batzuk azkarrago arin egiteko eta hobeto saltatzeko gauza dira; bada amantala eta zapata-kordoiak lotzen berehala ikasten duenik ere; kantatzeko eta dantzatzeko erraztasun handia dute zenbaitek,… Ume eta heldu bakoitzak ahal duen guztian garatu behar du bere “dohaina”. Baina ezin gara konformatu erraz egiten duguna ondo egitearekin; beste gauza asko egiteko gai gara, nahi izanez gero. Lehenengoan ateratzen ez bazaigu, aterako zaigu bigarrenean edo hirugarrenean,… Eta ez bada ateratzen? Ba berriz saiatuko gara.

Badakizue: Saiatu gabe, ez inoiz “ezin dut” esan.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA - BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=y4RhCeJtWbk

 

OTOITZA

OTOITZA:

Eskerrak, Jesus,

bihotz-bihotzez nigan dagoen on guztiagatik;
eskerrak nire gorputzagatik, pentsatzeko buruagatik,
maitatzeko bihotzagatik, mugitzeko, lan egiteko, antolatzeko, ibiltzeko
eta hitz egiteko energiagatik.

Eskerrak, Aita, naizena ikusten eta baloratzen laguntzeagatik. 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!