EGUNEKO DATUAK
astelehena, 20 de urtarrila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urtarrila/IV/astelehena
LAGUN HURKOA gaiztoa denean ...

 

NASREDDINen LORATEGIA (Sufien tradizioan oinarritua)

Nasreddin izeneko gizon gazte batek lorategi bat landatu zuen baina, loreak hazi zirenean, loreekin batera, txikori-belar mordoa atera zen. Nasreddinek gonbidatu gogaikarri haiek ezabatu nahian, hurbileko eta urrutiko lorazainei aholku eskatu zien, baina soluziobiderik ez...

Azkenik, Nasreddin jeke baten jauregira joan zen, ea Erregeren lorazainaren jakinduriak irtenbiderik ematen zion. Baina, zoritxarrez, Nasreddinek ordurako ongi probatuta zeuzkan agureak belar txar haiek ezabatzeko iradoki zizkion metodo guztiak.

Hitz egiten bukatu zutenean, luzaz egon ziren isilik, elkarren ondoan eserita. Etsia hartuta, Nasreddin etxera itzultzeko altxatu zenean, Erregeren lorazainak begiratu eta esan zion irribarrez: “Gauza bakarra bururatzen zait: ikas ezazu belar txar horiek maitatzen.”

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Kristautasuna honetan bereziten da agindu etiko soiletik: "Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia. Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde ..." (Mt 5, 43)

  • "Maitatu etsaiak" ez al da gehiegikeria?