EGUNEKO DATUAK
asteartea, 21 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ADISKIDE BIAK
BAKEAREN ASTEA - Osteguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:

1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna.

2.-Hasteko, giroa sortuko dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.

3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, Arbela digitala…)

4.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…)

5.-Proposatzen den ABESTIA – BIDEOA ikusi eta komentatu.

 

TOPA DAGIGUN: https://youtu.be/W4HnLxwYT6E

 

Captura de pantalla 2021-01-22 a las 23.11.20

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

4. argazkia: Pentsa dezagun momentu batez (isilune bat eginez, musika suabea jarririk dugularik), zenbat gauza dauzkagun gure eskuetara (janaria, arropa, etxean, jolasak, tresnak, ikusentzunezko aparailuak, eskolan,…eta beste hurruneko herrialde batzuetan, zer gertatzen da?

OTOITZA

ZORIONEKOA ATERIK GABEKO BIHOTZA DUENA, BESOAK BETI ZABALIK DITUENA.
Besoak zabalik, laguna besarkatzeko, Besoak zabalik, bidean laguntzeko.

 

Zure aurrean, Jauna, talde bat osatu dugu. Lagun-hurkoaren maitasuna sentitzen dugu. Gure indarrak eskuak elkartu ditu, Eta bihotzak Zurekin elkartu gaitu. Jauna, elkar maite nahi dugu, Inor bazterrera utzi gabe. Pozik bizi nahi dugu, Eta haserreak ez gaitzala elkarrengandik banandu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!