EGUNEKO DATUAK
asteartea, 21 de urtarrila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1-2/urtarrila/IV/asteartea
Poztu besteen lorpenekin.

Poztu besteen lorpenekin!

 9da8e660da9ad05f9917fb6a72a8fff4

Apoa ez da animalia atsegina gure begietarako eta duen ahotsak ere ez dio asko laguntzen. Hauetako bat putzu batean bizi zen eta ,udan, gauero ipurtargia ikusten zuen. Haren argitasuna jasan ezinik, putzutik atera, intsektuarenganaino iritsi eta tu egin zion. Ipurtargia harriturik esan zion:

  • Zergatik busti nauzu zure listu higuingarriaz? Ezin al zenidan bakean utzi?

Apoak berriro tu eginez erantzun zion:

  • Ez nizun tu egingo zuk argirik emango ez bazenu.

001zaintzekogaraia

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

-          Zenbat kostatzen zaigu besteen gaitasunez edo arrakastez poztea?

-          Zenbat kostatzen zaizu zure arrakastak edo gaitasunak agirian jartzea?

OTOITZA

Gure bizitza arte argituko duen argi zoragarria jarri duzu gure bihotzean.

Ez dadila amaitu besteak maitatzeko behar dugun olioa.

argi egin dezala gure argiak eta benetako “kristau” garela esan dezagula, zu bizi izan zinen bezala biziz eta ikusiko gaituztenentzat eredu izanez.

Jauna, besteak zoriontsu egiten saiatzen direnen bizitzek argia izan dezatela.

Eskerrak besteei zerbitzatzen erakusten diguten gizon eta emakumeengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!