EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 22 de urtarrila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/urtarrila/IV/asteazkena
PERTSONAIA: Simone Weil

Simone Weil

Filosofoa. Parisen jaiotako aktibista politiko eta mistikoa. Munduko hiritar sentitzen zen eta heroikoki hura hobetzeko borrokatu zuen, ideia berriak ekarriz, bai politikoak, bai sozialak eta erlijiosoak, guztietan aktiboki parte hartuz.

Simone Weil emakume guztiz zintzoa eta koherentea izan zen, izugarrizko balioa eta noblezia zuena. Sentsibilitate moral eta filosofikoa ziren haren nortasunaren funts.

Maitasunaz eta edertasunaz, askatasunaz eta konpromisoaz zuen ikuskerak bere bizitza eskaintza iraunkor gisa esakaintzera eraman zuen, idazki filosofiko, politiko eta mistiko ugari utziz.

34 urterekin hil zen tuberkulosiak jota. Albert Camusek, "Gure garaiko izpiritu handi bakarra" bezala deskribatu zuen.

simoneweil

OTOITZA

Iratzar itzazu, Jauna, gure bihotzak,
askotan banalkerietan murgildurik baitauzkagu,
eta irrikaz maitatzeko indarrik gabe.

Iratzar ezazu, Jauna, gure ilusioa,
askotan alferrikako gauzetan ibili baita,
itxaroteko arrazoirik gabe.

Iratzar ezazu gugan, Jauna, zuganako egarria,
askotan gure antsiak asetzen ez dituen
ur mikatza edaten baitugu.

...

(Florentino Uribarri)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!