EGUNEKO DATUAK
osteguna, 23 de urtarrila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/urtarrila/IV/osteguna
Min dut

Gogoan min dudanean

neure barruan sartzen naiz

adore poxi baten bilaka, bilaka.

 

Inork ez nau ulertzen

edo ez dakit azaltzen

oskol barruan naiz narrazkiak bezela.

 

Barruan egosten ditut penak

eta besteen aurrean

irri batez estaltzen.

 

Neronek dakizkit bai neureak

ez, ez dut nahi hutsetan

erruki izan nazaten.

 

Lainoak estaltzen ditu haitzak

eta lorak lainotan

egiten du negar

Ilunak jagoten dit bihotza

baina nik ilunetan

indarra dut hartzen.

 

(B. Kapanaga / G. Mendibil)

Abestia entzuteko:

https://youtu.be/3LrVEk938pI

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zuk zer egiten duzu “min duzunean”?
  • Garrantzizkoa al da konfiantzazko pertsonak inguruan edukitzea? Zertarako?
OTOITZA

Jauna, eskerrak eman nahi dizkizut

nire bizitzan egoteagatik eta

une gogorretan nire ondoan izateagatik.

Lagundu nire bidea aurkitzen,

zoriontsu izaten eta zoriontasun hori besteekin bizitzen.

Lagundu zugan konfiantza izaten, beldurrik ez izaten

eta zugandik etorritakoa ona dela ulertzen.

Eskerrik asko, Aita, oharkabean izan bada ere,

nire bizitzan zure Argiaren lekuko izan diren guztiengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!