EGUNEKO DATUAK
ostirala, 24 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
AsteaGG/Bakearen astea/ostirala
BAKEAREN ASTEA - Ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:

1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna.

2.-Hasteko, giroa sortuko dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.

3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, Arbela digitala…)

4.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…)

5.-Proposatzen den ABESTIA – BIDEOA ikusi eta komentatu.

 

 

 

 

Captura de pantalla 2021-01-22 a las 23.13.03

 

 

BAKEA (Benito Lertxundi): https://youtu.be/6MxE-Oyaj8k

Letra:

Bakea,
Aho-xurien leloa,
Desarrazoiak bahitua,
Menperatzaileen kalakan
Antzutua (bis).

Ezbeharraren aurrean,
Demagogo ahotsa
Ozenki altxatzeak
Zer balio du,
Beren burua
Islada dezakeen
Zioa estaltzeko ez bada?

Hauek denborak!
Mundua hatzaparretan duten
Hantuste madarikatuak
Dituzu bakearen paladinak!

Ezbeharraren aurrean,
Demagogo ahotsa
Ozenki altxatzeak
Zer balio du,
Beren burua
Islada dezakeen
Zioa estaltzeko ez bada?

Bakea, bake izanen da
Askatasun ehuleen
Bizi-eremua denean.

 

 

 

OTOITZA

Zuk, Jauna, ezagutzen nauzu, Ongi ezagutzen duzu bizitzari irekitzeko Dudan gogo bizia. Ongi ezagutzen duzu egun berri bakoitzean Ipintzen dudan itxaropena. Ongi ezagutzen dituzu nire maitasun desioak. Baduzu nire ordu tristeen berri, Besteei ixten natzaienean. Jauna, Emadazu ADOREA neure burua ezagutzeko. EGIZALETASUNA, ez neu ez beste inor ez engainatzeko. AUSARDIA zure Hitza bihotz zabalarekin irakurtzeko. Zure maitasuna nahi dut, Eta horrela nire bizitzak emango du fruiturik.

 

ZORIONEKOA ATERIK GABEKO BIHOTZA DUENA, BESOAK BETI ZABALIK DITUENA.

Besoak zabalik, mundo berri bat bilatzeko, Besoak zabalik, maitasun berri baten altzoan hazteko.

Jesusen besoak, Maisuarenak, zabal-zabalik. Lehenengo maitatu zuen haren besoak zabal-zabalik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!