EGUNEKO DATUAK
ostirala, 24 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BAKEAREN ASTEA - Asteartea
BETOR BEDI BAKEA
AsteaGG/Bakearen astea/Urtarrilak 30

Pertsona azkarra eta abila izan arren, besteak limurtzeko gaitasun handia izan arren, hizkuntza asko jakin arren; otoitz ugari buruz jakin arren, ebanjelio guztiak ondo ezagutu arren eta ingurukoekin karitatez jokatu arren, MAITASUNIK gabe ez dut EZER.


MAITASUNA duenak pazientzia du, ez du inbidiarik, ez da berekoia eta adeitsua da, ez du gezurrik esaten, barkatu egiten du eta besteengan konfiantza erakusten du. MAITASUNAK ez du inoiz huts egiten.


Horrela jokatzen duena bakean biziko da ingurukoekin eta bere buruarekin.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoa ikusi eta komentatu.

Bakearen astea - BIDEOA:

30/01: SED y el Día de la no violencia y la Paz

https://youtu.be/zQUQAxfGlTY

 

OTOITZA

Jauna, irakatsi apalak eta umilak izaten,

egunero oparitzen diguzun guztia

eskertzen jakin dezagun.

Otoitz labur hau ez dadila

hutsean geratu,

eta eskolako lagunekin

eta gure familiarekin

egia bihur dadila,

ez bakarrik gaurko egunean,

bizitza osoan baizik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!