EGUNEKO DATUAK
ostirala, 24 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
AsteaGG/Bakearen astea/Urtarrilak 30
BETOR BEDI BAKEA
BAKEAREN ASTEA - Asteartea
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:

1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna.

2.-Hasteko, giroa sortuko dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.

3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, Arbela digitala…)

4.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…)

5.-Proposatzen den ABESTIA – BIDEOA ikusi eta komentatu.

6193a524-79dd-4ae1-8c6f-a67d3ff6860e

 

ZUREKIN BATERA: https://youtu.be/ZTJRsZfS2Yw

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

2. marrazkia: Goazen aztertzera gure jarrerak. Zeintzuk dira gure burruka jarrerak… noiz ez gara bakezaleak… egoerak, pertsonak, … Eta, aldiz, noiz gara bakezaleak? Gure bizitzan zer aurki genezake gehiago, bake jarrerak edo burruka jarrerak?

OTOITZA

Guztion artean kate gogorra osatu nahi dugu, guztiok elkarrekin gauza ikaragarriak egiteko. Ez bedi inor  baztertuta sentitu,  ez beza inork inor mesprezatzen dugunik pentsa. Triste eta kezkatuta dagoenari laguntzen saiatuko gara,  Zu baitzara gu bakean, elkartzen gaituena.

 

Nire jokabide izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

Izan ere, Zuk erakutsi diguzu,
ematea dela, hartzaile izateko bidea;
norberaz ahaztea dela, nork bere burua aurkitzeko bidea;
barkatzea dela, barkamena iristeko bidea;
eta hiltzea dela guretzat, betiko bizitzara berpizteko bidea.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!