EGUNEKO DATUAK
astelehena, 27 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BAKEAREN ASTEA - Ostirala
AsteaGG/Bakearen astea/ostirala

Ezberdinen arteko harremanak ez dira beti errazak. Baina ezberdintasunek sortutako hasierako zailtasunek ezin dute injustiziatan amaitu lege, arau ala portaera injustuen bitartez.

 

Gure buruarekin daukagun harremana ez da beti erraza. Baina gure barruan sortzen diren emozioak ikusteko gai bagara, gai izan gintezke emozio horiek kudeatzeko eta gure gustuko jokaerak sortzeko gai izango gara.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoa ikusi eta komentatu.

CGI Animated Short Film: "Howard’s Drive-in Theater":

https://youtu.be/Tuib_FQR-Tw

 

OTOITZA

Eskerrik asko, Jesus. Zu zara gure poza,

zu leihotik sartzen zaigun argia bezalakoxea baitzara,

egun berria etor dadin, gaueko iluntasuna estaltzen duen

egunsentiko eguzkia bezalakoxea,

ilunaldi edo ekaitz garaian

pizten den kandela bezalakoxea,

itsaso urruneko iluntasunaren erdian

piztutako itsasargia bezalakoxea,

kanpamenduan gauez

piztutako linterna bezalakoxea,

gure begietara argia baitakarzu,

eta gure ezpainetara halako kantu gozo bat.

Zu baitzara, Jesus, gure poza.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!