EGUNEKO DATUAK
astelehena, 3 de otsaila de 2025
GG/OtsailakI/HH-LH/astelehena
Kaixo lagun! Negua luze egiten zaigu. Hotzak, euriak, elurrak,… gure lurrak ere agor ikusten ditugu, fruiturik gabe… Negua gogor egiten zaigu. Gure eguneroko bizitzan ere gauzak malda gora jartzen zaizkigu…gaur erein, bihar jasotzeko.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Negua luze egiten zaigu. Hotzak, euriak, elurrak,… gure lurrak ere agor ikusten ditugu, fruiturik gabe… Negua gogor egiten zaigu. Gure eguneroko bizitzan ere gauzak malda gora jartzen zaizkigu…gaur erein, bihar jasotzeko. Uztarekin gertatzen den bezala gure egunerokoan ere berdin gertatzen da. Gaur egiten dugun lanak, bihar izango du emari. Uste sendo horrekin, ekin diezagun asteari gogotsu.

Aste ON izan dezazuela!

 

IKASTURTEAREN ERDIAN, NOLA DOA GURE BIDEA?

Pentsatu

Denok dugu pentsatzeko ahalmena. Hala ere, denok ez dugu behar bezala eta behar beste pentsatzen, adimena gizaki guztiok eduki arren.

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste pentsatzea, batez ere gauza garrantzitsuetan? Henry Ford-en esanetan: “pentsatzea da lan guztietatik zailena; beharbada, horregatik pentsatzen dute hain gutxik”. Eta arrazoia zuen. Pentsatzeak ahalegina behar du. Pentsatzeko, beharrezkoa da pentsatu nahi izatea, pentsatzera ausartzea, pentsatzea erabakitzea, pentsatzen hastea eta pentsatzen denbora ematea.

Egia da gutxi pentsatzen dela. Hala ere, bizitzako gorabeheretan nola jokatu jakiteko, pertsona gisa hazteko, gure inguruko kultura-maila igotzeko,… beharrezko da pentsatzea. Bizitzak bakarrik, berez, ez du irakasten; bizitzaren gainean egiten dugun interpretazioak irakasten digu, eta guk behatuz, gogoeta eginez, egintzak aztertuz eta ondorioak ateraz ikasten dugu.

Pentsatzeko, beraz, ez da nahikoa ahalmena izatea, ahalmena erabili eta garatu egin behar baita. Horrek esan nahi du pentsatu nahi izateaz eta pentsatzera ohitzeaz gain, beharrezko dela ezaupideak gureganatzea eta pentsatzea eragingo diguten ohiturak, lehentasunak, jarrerak eta balioak izatea. Gure adimena erabiltzen eta garatzen dugun neurrian, gure pentsamendua zabaldu egiten da, ñabardurak, loturak, kointzidentziak eta aukera berriak aurkituz doa. Hau da, erlazionatzen ikasiz doa, eta gure bizitza, orduan, aberastu egiten da eta zentzua hartzen du. Honen ildotik, komeni da Ortega y Gasset filosofoak bere ikasleei esaten ziena gogoratzea: “Ohitu zaitezte egunero unetxo batean pentsatzera, hamar minutuan baino ez bada ere. Ez irakurtzera edo oharrak idaztera, pentsatzera baizik. Nekosoa da, baina ikusiko duzue nolako bizepsak jartzen zaizkizuen”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Pentsatzea, ondo pentsatzea, pentsatzera ausartzen eta pentsatzera ohitzen den, pentsatzeko motiboak dituen, pentsatzen ikasi eta bizitzan zehar pentsatzen ikasten jarraitu nahi duen pertsona ororen eskuetan dago. Bizitza ez da guztiz bizitzen gogoeta egiten ez bada, pentsatzearen atseginari uko egiten bazaio.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

Gure aiton-amonetaz gogoratuko gara ondoko bideoarekin: 

https://www.instagram.com/tv/CZUJxapq41f/?utm_medium=copy_link

 

Denbora izanez gero, beste bideo hau ere ikusi dezakegu...

La Cuadri del Hospital - Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=yqLDL86oB5g

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!