EGUNEKO DATUAK
astelehena, 3 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakI/HH-LH/astelehena
OTSAILAK 2: KANDELARIO EGUNA - OTSAILAK 3: SAN BLAS EGUNA
Kaixo lagun! Negua aurrera doa, eta zer nolako eguraldiarekin gainera… ekaitzak, tximistak, kazkabarrak, euri zaparradak, haizeteak,… “Eguraldi txarrari, aurpegi on” esaten da erderazko esaera batean. Ea guk ere gure bizitzan, esaera honi heltzen diogun.

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuek kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak) eramaten dituzte elizara. Euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haien ondasunak babestuko zituztela:

·      Ekaitz egunetan pizten zen kandela bertan bizi zirenak babesteko

·      Familiako norbaitek gaixotasun larriren bat bazuen ere kandela bedeinkatua pizten zen.

·      Kanpo aldean ere jartzen ziren sorginkeria eta gaiztakerietatik babesteko


Egun horretan ere, aintzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen.

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eliza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, “sanblasari” izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek aparteko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko. San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta iñauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Isilune momentu batean gogoratzen saiatuko gara, ohituren inguruan entzundakoak. Guztien artean ESKER ONEKO OTOITZa egiten dugu.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA: BAKEARI, BAI!: https://youtu.be/83RBHWt5G4w

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!