EGUNEKO DATUAK
astelehena, 3 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakI/HH-LH/astelehena
OTSAILAK 3: SAN BLAS

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

 

Ohitura hauxe da: eliza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

 

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek aparteko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.

 

Ohiturak, ohiturak dira, noski baietz. Ziur gaur egun beste motatako sinesmen batzuk ditugula baina polita da gure herriak dituen tradizioak nondik datozen ezagutzea eta jakitea zein garrantzitsuak izan diren gure aitona-amonen garaian.

OTOITZA

Abestia: “Diego Torres: Color Esperanza” :

http://www.youtube.com/watch?v=Nb1VOQRs-Vs

 

 

Otoitza

Jauna, lagun iezaguzu saiatuak izaten,

gure mugak ezagutzen,

pertsonak diren/garen bezalako hartzen.

Eta jakin dezagula denok onartzen

batzuetan ez duela ahal duenak gehiago egiten,

nahi duenak baizik. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!