EGUNEKO DATUAK
asteartea, 4 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakII/DBH 1-2-3/astelehena
GG/OtsailakII/DBH 1-2-3/ostirala

Behin batean, mailuak, torlojuak eta lixak bilera bat egin zuten euren arteko zenbait arazo konpontzekotan. Hiru erremintak, lagunak izan arren, sarritan haserretzen ziren, baina oraingoan kontua bero zegoen eta premiazkoa zen errietok akabatzea.

Ondo hasi arren, laster sortu zen lehenengo arazoa. Nor izango zen bilera-buru? Ezin erabaki.  Lehenengotan, torlojuak eta lixak uste izan zuten egokiena mailua izango zela, baina berehala aldatu zuten iritzia eta liskarrean hasi ziren.

Berotuta, borrokan hasteko zeudela… arotza iritsi zen. Hiru erremintak isildu eta geldi geratu ziren.

Arotza, ohola hartuta, mahai bat egiten hasi zen.

Jakina, arotzak erremintak behar zituen: mailua, iltzeak sartzeko; torlojuak, piezak lotzeko; lixa, oholaren laztasuna leuntzeko.

Mahi ederra bukatu ondoren, arotza etxeratu egin zen. Aroztegia isiltasunean geratu zenean, hiru erremintak berriz hasi ziren berbetan, baina lehen baino lasaiago eta jarrera positiboagoz.

Mailuak hitz egin zuen lehenengo:

-Lagunok, lotsatuta nago goizekoagatik. Astakeria galantak esan dizkiogu batak besteari, egia ez diren gauzak.

Torlojua ere gaizki sentitzen zen eta arrazoia eman zion mailuari.

-Egia da… Bero haserretu gara eta gure akatsak aurpegiratu dizkiogu elkarri… baina denok dauzkagu bertute edo dohain ederrak.

Lixa ere ados egon zen.

-Bai, lagunok, hirurok gara balio handikoak eta hirurok gara behar-beharrezkoak aroztegi honetan. Mahai eder honi begiratzea baino ez dugu!

Hala, gogoeta honen ondoren, elkar besarkatu zuten. Hirurek talde bikaina osatzen zuten;  harrezkeroztik, ez zuten arazo bat ere eduki eta beti izan ziren adiskide.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Baloratu beti zure lana, baina ez ahaztu besteen lana zurea bezain garrantzitsua dela. Denok ditugu dohain ederrak, besteen mesederako eta denon onerako erabil ditzakegunak.

OTOITZA

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Yin52yfKQgM

 

 

 

OTOITZA

Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. 

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!