EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de otsaila de 2025
GG/OtsailakI/HH-LH/asteazkena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

 Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

EGIN AGUR BIDEAN AURKITZEN DUZUN JENDEARI

 

Jesusek bere lagunekin elkartzen denean horrela esaten zuen:

«Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».

Agurraren garrantzia

Agur egiteko moduak asko eta ugari dira: begiratu, burua makurtu, hitz batzuk esan, eskua estutu, musua eman,… Agurtzen gaituzten bakoitzean, erantzun egin behar da. Agurrari agurrez erantzutea kortesiaren edo adeitasunaren seinale da. Agurrari  ez erantzutea ez da hezibide onekoa, edukazio-faltatzat edo haserre handiaren sintomatzat hartzen da.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA: 

AUKERA BERRIAK... inoiz ez da berandu!

https://youtu.be/g-sBNYfJiSU

 

HITZEKIN: KORRIKA 22: https://youtu.be/nNAsgjgmHIk

 

 

 

OTOITZA

OTOITZA:Nire lehenengo agurra

Nire lehenengo agurra zuretzat da, Jesus, nire adiskide ona. Ondo dakit egiaz maite zaituztenak gero eta distiratsuagoak direla. Nik zure taldekoa, zure jarraitzailea, izan nahi dut eta gaurko gauzak Zuk egingo zenituzkeen bezala egin nahi ditut. Lagundu egin behar didazu. Lagundu Ama Birjinari egiten diodan agurrean ere, gu bion ama delako eta biok bihotzez maite dugulako

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!