EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakI/HH-LH/asteazkena
OTSAILAK 5: SANTA AGEDA EGUNA

Tradizioaren arabera, Santa Ageda Siziliako neska gazte ederra zen,  familia aberatsean jaioa. III. mendean bizi izan zen. Dezio enperadoreak kristauen aurka agindutako jazarpenak aprobetxatuz, senatari batek neska gazteaz gozatu nahi izan zuen. Agedak ezetz. Senatariak, mendeku hartzeko nahiaz, neska torturatzeko agindu zuen. Ikatz gorien gainera bota zuten Kataniako hirian (Sizilia, Italia).

Neska hil eta urtebetera, Etna sumendiak erupzioa egin ondoren,  Kataniako biztanleek salbatzeko eskatu omen zioten. Haren bitartekotzari esker,  sumendiaren laba hiriaren ateetan gelditu omen zen. Euskal Herrian Santa Ageda sendatzailea ere badela uste da.

Santa Ageda egunaren (otsailaren 5aren) bezperan (atzoko egunez), Euskal Herriko herri askotan, abeslari-taldeak errondan atera ziren, Santa Agedaren martirioari eta heriotzari koplak kantatzera. Aspaldiko denboran soldadutzara joan behar zuten gazteak (kintoak) ibiltzen ziren, taldeetan bilduta, aterik ate, dirua edo bazkari/merienda bat egiteko jatekoa batzekotan. Gaur egun adin askotako taldeak ibiltzen dira kantu-kantari; eskola eta ikastetxeetako ikasleak ere ateratzen dira kantatzera eta zenbait helburutarako (baita bazkari edo afari bat egiteko ere) dirua batzera.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Santa Agedako koplek horrela diote (abestu dezakegu):

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

 Kantuak zoriona opa die etxeko guztiei… Zer egin dezaket nik gure etxean zoriontasun handiagoa izan dadin?
 
 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: SANTA AGEDA BEZPERAko koplak: https://www.youtube.com/watch?v=jWT7dp5T75Q

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!