EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de otsaila de 2025
GG/OtsailakII/DBH 1-2-3/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!

Jesusen Berri onarekin hasiko gara:

 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.

 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. 

 Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko.

Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.

Jesusen mezua zuzena da, gure bizitzan gatz eta argi izan behar gara, zertarako mundu berri bat eraikitzeko eta guztien arteko harremanak hobetzeko.

Gure egunerokotasuna gatza eta argia garrantzitsuak dira, zergatik?

Aste Ona izan dezazgula. Zoriontsu izan!

 

MAITATZEA, IZADIA ZAINTZEA DA

Izadia dira zuhaitzak, animaliak, ibaiak, itsasoak; eta birusak, bakteriak eta zelulak; metabolismoa eta fotosintesia; petrolioa eta ikatza; masa eta energia;  teknologia eta industria; eta pertsonak eta hauek bizitzeko egiten dituzten prozesuak.

Izadia da unibertsoa, da ingurua eta sistema; da objektua eta subjektua. Izadia da dena.

Izadia maitatzea da jarrera; da zuhaitzak, animaliak, ibaiak eta itsasoak,  birusak eta bakteriak ezagutzea, jakitea, ulertzea, gozatzea, errespetatzea.

Izadia maitatzea da zuhaitzak, animaliak, ibaiak, itsasoak, birusak, bakteriak eta zelulak zaintzea.

Izadia maitatzea da pertsonak, lagunak, familia, ikaskideak, … zaintzea.

Izadia maitatzea da izadia zaintzea.

Ez dezagun ahaztu izadiak ere zaintzen gaituela, jatekoa eta bizitzeko ingurua ematen dizkigula.

Bizia izadiaren elementu garrantzitsua da, eta gu izaki bizidunak gara, hortaz, izate naturalaren parte gara.

Izadia gara.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA: 

LosProdigiososDeEcovidrio. Un hit ECO y un reto importantísimo

https://youtu.be/EI2tULbn31k