EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
ATZO, OTSAILAK 5: LOINAZKO SAN MARTIN

Beasaingo (Gipuzkoan) Amunabarro baserrian jaio zen 1566ko uztailaren 16an eta egun berean bataiatu zuten Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Beasaingo La Salle ikastetxe ondoko parrokian. Lehen ikasketak herrian egin zituen eta gero Madrilera joan zen Alcalako unibertsitatera.Apaiz bihurtu zen gero, 1586ko maiatzaren 17an frantziskotar bilakatu zen .

Baina San Martinek misiolari izan nahi zuen Japonian, eta ondorioz, 1593ko urtarrilaren 15ean,  Sevillan ontziratu zen, handik Mexikora, garai hartan Japoniara iristeko modu bakarra Manilatik igaroz baitzen. 

Bidaian gaixotu egin zen, sukar handiak izan zituen, horregatik iritsitakoan Santa Barbarako konbentuan egon zen Atoyac haranean 2172 metroko garaieran. Sendatutakoan, Chirubuscoko Andre Mariaren komentura bidali zuten Filosofia eta Teologia irakastera. Bi urte egin zituen Manilan, bere komentuan Filosofia eta Teologia irakatsiz, baina betiere Japoniarantz begira. Azkenean, 1596ko maiatzean lortu zuen berak nahi zuen lekura joateko baimena, eta Nagasaskiko portura iritsi zen.

Tokio hiriko komentu-eritetxean denboraldi bat igaro zuen. Han japoniera azkar ikasteagatik eta legendunei eskainitako arretagatik nabarmendu zen. Osakako komentuburu izendatu zuten, bere ardurapean hiru fraide zituela. Komentua etxe txiki batek eta elizatxo batek osatzen zuten.

Behartsu eta gaixoei lagunduz egindako lanari esker, kristautuen kopurua hainbeste ugaldu zen, eta berriro protesta egitera joaten zitzaizkion Taikosama enperadoreari. Azkenean, enperadoreak amore eman eta komentutik ez irteteko agindua eman zien anaia Martini eta haren lagunei.

1596ko abenduaren 30ean, soldadu talde bat azaldu zen komentu-espetxe hartan, fraideei eskuak lotu eta handik Meakora eramateko. 1597ko urtarrilaren 3an iritsi ziren Meakora. Hiriko kartzelara eraman zituzten, ordurako han atxilotuta baitzeuden hiri hartarako frantziskotarrak.

Gero, Meakotik Nagasakira oinez joanarazi zituzten kondenatu guztiak. Sononkira heldu ziren otsailaren 4ean, eta han igaro zuten azken gaua. Hurrengo egunean Nagasakiko mendi tontorrera eraman, eta han, fraide, akolito eta kristauen artean, guztira 26 martiri gurutziltzatu eta gorputzean lantzak sartuta hil zituzten.

1627ko irailaren 14an Urbano VIIIa aita santuak dohatsu egin zituen Nagasakiko mendi tontorrean eraildako 26 martiriak.

Pio IXak santu egin zituen dohatsuak 1862ko ekainaren 8an.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA:

GAUZA ONEN BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=ZFNSRyEhNy4

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!