EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
GG/OtsailakII/DBH 1-2-3/asteartea

MAITATZEA, BESTEAK PAREGABEAK DIRELA KONTURATZEA DA

Ez utzi norbaitek maite zaituela amets egiteari. Ez saiatu amets honetatik esnatzen, ezin baitzara esnatu; egia da, norbaitek maite zaitu oraintxe bertan.

Norbaitek hain zaitu maite, ezen zure bizia eskaintzen badiozu ere, zaindu egingo baitu, munduaren beste aldetik zure bihotza ukituko baitu. Ziur norbaitek bizia emango lukeela zugatik, oraintxe bertan,… hainbeste maite zaitu.

Ziur zure adiskideek hain maite zaituztela, ezen, egunero, beren denbora zurekin ematen baitute, lagun egiten baitizute, zure beharrean baitaude, horien beharrean baitzaude, …

Ziur, orain, ondoan, maite zaituen norbait daukazula… baita egon ez arren ere, beti maitatuko zaituen norbait ere.

Aurkitu maite zaituzten pertsona guztiak, eta maite itzazu zeuk ere, maitasuna baduzu, dena baitaukazu. Maitasunak inoiz ez du nahikoa da esaten; maitasuna da bizitzako errezetan osagairik garrantzitsuena… eta ez da eskertu behar; bai, ordea, itzuli behar. Pentsatu maite zaituzten pertsona guztiek gauza bat dutela berbera: behar-beharrezkoak dira.

Ez utzi pentsatu baino gehiagok maite zaituztela amets egiteari. Ez esnatu amets honetatik; ezin duzu, maite zaituztelako.

 

 

OTOITZA

Baliabidea: Manuel Carrasco - No dejes de soñar.

http://www.youtube.com/watch?v=gg7odj4FpVE

 

Isilune momentu bat egingo dugu eta ondoren ahots altuz, Jaunari eskerrak emateko aukera izango dugu, bakoitzak gauza batengatik eskerrak emanez… otoitz moduan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!