EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/otsaila/I/osteguna
Pertsonaia: Martín Ugalde

Martin Ugalde Orradre (Andoain, 1921– Hondarribia 2004)

Kazetaria, idazlea eta politikaria zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako  lehendakariorde izan zen lau urtez Jesus Maria Leizaola lehendakariaren agintaldian.

Ideologikoki nazionalista zenez, 1936ko gerraren ondorioz  garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak. Martin mutikoaren bizitza 15 urterekin goitik behera aldatzen da. Hainbat urte eman zuen erbestean bizi behar izan zuen eta 1947an Venezuelara ihes egin, han bizitzen jarri eta ospe handiko kazetari bihurtuta 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik. Eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea.Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. 1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zenean, administrazio kontseiluko zuzendaria izan zen.

Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten Andoainen.

Guztira, Martin Ugalderen 1.662 idazlan jaso zituen Jakin-ek 2021ean haren obra digitalizatu zuenean. Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da,

(Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Martin_Ugalde )