EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/otsailaII/osteguna
Begirada: hutsik ala beteta?

Behin batean, irakasle batek irudi bat jarri zuen arbelean,  honen azpian duzuna alegia.Captura de pantalla 2021-02-05 a las 22.23.49

Eta galdetu zuen: zer ikusten duzue angeluzuzenaren barruan?

Ikasleek erantzun: “orban beltz bat”.

Irakasleak esan zien: “Egia da. Baina inork ez du ikusi espazio zuria nahiz eta askoz handiagoa izan.”

Errazago egiten zaigu bizitzaren alderdi txarrak ikustea onak baino, nahiz eta hauek askoz gehiago izan. Errazago ikusten ditugu gauza deigarrriak gauza garrantzitsuak baino. Errazago ohartzen gara akatsez bertuteez baino.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zuk zer ikusi duzu orbana ala eremu zuria?
  • Ados al zaude gauza onak ikustea txarrak ikustea baino gehiago kostatzen zaigula ustearekin?
OTOITZA

Ez da harroputzen, Jauna, nire bihotza.

 Ez dut milioien jabe izan nahi,

ez eta liderra,

ez lehen ministro.

Ez dut jende aurreko jarlekurik amesten,

ez nabil kondekorazioen atzetik.

 Ez daukat ondasunik, ez txeke liburuxkarik,

Eta bizitza asegururik gabe ere

ziur nago,

bere amaren besoetan lotan haurra antzo.

 Izan beza herriak bere ustea Jaunagan

(eta ez bere liderrengan)

 

(Cardenal, E.)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!