EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de otsaila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/otsailaII/osteguna
Adiskidetasuna

 

 

ADISKIDE IXILA

(Peio Jorajuria)

 

Adiskide baten ezagutza egin dut

aspaldian nere ondoan bizi dena

betidanik funtsean

bainan oraino ezagutzen ez nuena

hain da ixila

eta ez du aurpegirik

edo mila aurpegi ditu

eguneroko adiskide zintzo

nere urratsetan gidari

ilunean argi

xendra itsuetan makil

bide galduetan harri xuri

beti hor beharretan nagolarik

nere zai beharretan ez nagolarik ere

(balin bada horrelako memento arradorik)

zorion garaietan ixilik

poza bihotzean

amodiozko jantzitan

zoritxarretan leial

zurkatxa iduri

zama pisuenak jasaiteko nerekin uztartzen

naiten baikor

naiten ezkor

sinesgogor

mokor

okerkerietan murgilkor

beti daukat hor

gaindikor...

Euskara hutsezko funtsezko izenik

ez diot ezagutzen

da

Horeb mendian agertu zen

"Izango naizena naiz"-en iduria

lagun hori dut

Probidentzia.

 

http://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=1318

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zeintzuk dira Jorajuriak adiskidetasunari ateratzen dizkion onurak?
  • Jorajuriaren adiskideak badu izena. Zureak?

001zaintzekogaraia