EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de otsaila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/OtsailakI/HH-LH/ostirala
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Egun On, lagun On! GARIZUMAn murgilduta aurkitzen gara. Martxan jartzen gara, aste hontako bideari ekiteko prest. Garizuma garaia, Bidea egiteko garaia da.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

GARIZUMAn murgilduta aurkitzen gara. Martxan jartzen gara, aste hontako bideari ekiteko prest. Garizuma garaia, Bidea egiteko garaia da. Egarriak, nekaldiak, laguntasunak, ilusioak,… elkarbanatzeko bidea. Hementxe gaude, bidean… norabide asko dituen bidean… egunero sortzen zaizkigu aukera berriak, egunero erabaki berriak, egunero… Egunerokotasun horretan berritzen joan beharra daukagu. Egiten dugun horretan, sakontzen, arduraz gogoak eraberritzen. Gure harremanetan ere zerbait gehiago eskatuko diogu…GARIZUMA da ez ahaztu, bidean aurkitzen gara… “Pazko Bidean”…

…bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!

Lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna Estatu Batuetan antolatu zen, 1908ko otsailaren azkeneko egunean. Egun horretan emakume sozialisten elkarteek emakumearen boto-eskubidearen eta bestelako eskubide politiko eta ekonomikoen alde manifestatzeko deialdiak egin zituzten.

Zergatik da gaur egun martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna? Aurrekari historikoak zehaztea ez da erraza, baina gertaera garrantzitsu bi omen daude jatorrian. Biak New Yorken jazoak. Lehenengoa, ehungintzan lan egiten zuten emakumeen martxa, 1857an. Milaka emakume irten ziren kalera New Yorkeko auzo aberatsetatik zehar martxan joateko eta lan-baldintza kaskarrengatik protestatzeko. Bigarrena, 1908an gertatu  zen. Urte horretan lantegi handietako 40.000 emakume jostunek greba egin zuten. Eskatzen zutena: sindikatuei biltzeko eskubidea, soldata hobeak, lanaldi laburragoa, trebakuntza eta umeek lanik ez egitea. Greban zeudela, 129 emakume langile hil ziren erreta, Cotton Textile Factory lantegian, Washinton Square-n, New Yorken. Lantegiko ugazabek giltzapean jarri zituzten, greba egin barik, lan egin zezaten. Ziur aski gertaera hauek martxoaren 8an edo ondoko egunetan jazo ziren.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikus-entzunezko baliabidea: 

 

Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna)

 

https://youtu.be/yrlO9dDjl14

 

LETRA: 

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez, hegalik ez
Geure bihotzeko basurdeak
Ez, lotsarik ez
Basoan baita bizi-bizia

Ez, ezkatarik ez
Geure gailurretako arranoak
Ez, beldurrik ez
Hegaka trebetan trebeenak

Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez atzaparrik ez
Geure ibaietako amuarrainak
Ez, lotsarik ez
Uretan baita bizkorragoa

Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

 

OTOITZA

Bibliatik
Hasiera 2, 18

Gero, esan zuen Jainko Jaunak: “ Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna”.

 
OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!