EGUNEKO DATUAK
larunbata, 8 de otsaila de 2025
GG/OtsailakII/DBH 1-2-3/osteguna

MUNDU HOBEAGO BATEAN SAIATZEA

San Balentin egunaren bezperatan gaude (otsailaren 14ean ospatzen da). San Balendin eguna “Maiteminduen eguna” omen da. Hori esaten dugu, horrek pozten gaitu, elkarri zorionak ematen dizkiogu, opariak egiten,… beharbada “maitemindu” hitzak maitasun hitzarekin zerikusia duela ohartu gabe. Eta maitasun hitzaren jatorria harrigarria da.

Gizakiak, gizaki zela kontziente izan zenetik, hitzarekin egin du topo. Ez dut uste inoiz hitzarekin topo egin ez duen zibilizaziorik izan denik.

 Agian, gai honi, beste askori bezala, gehien hurbildu zitzaizkionak, grekoak izan ziren. Ñabardura asko transmititu dizkigute kontzeptuaz. Ez dut uste ezein hizkuntzak hainbeste asmatu dituenik. Guk maitasun hitzaz esaten dugunak gradazio (mailaketa) harrigarria du grekoan. Hortaz, bada maitasun ez den maitasunik, eta ez da erraza mailarik goreneko maitasunera iristea, oso zaila baita.

 Laburki esateko, grekoen zibilizazioak, familiaren maitasuna alde batera utziz gero (horrek ere badu bere hitza), eremu hau utzi digu:

Batetik, eros-maitasuna dago. Maitasun sentsuala da, gorputzen artekoa, instintiboa, norberarengan zentratua. Maitasunak ez du hor gelditu behar, igo egin behar baitu, animaliei ere aplikatuko geniekeenaren gainetik.

 Gorago, adiskideen maitasuna dago, filia esaten diotena. Adiskidetasunak zerikusi handiagoa du adimenarekin.

Eta, azkenik, agape-maitasuna dago. Maitasun garbia da, elkarri opatzekoa, osoro eta ordainik itxaron gabe ematen dena. Arimaren maitasuna da, gorputzak zerikusi handirik ez duela. Azken hau maitasunaren sublimazioa da, maitearen alde dena emateko prest dagoena… Agape hau da Jesu Kristok bere ikasleen artean eta berarekiko nahi zuena. Filia baztertu gabe, jakina.

 Adibide bat jarriko dut: San Joanen ebanjeliotik, Jesus, piztu ondoren, ikasleei Tiberiades lakuaren ondoan agertzen zaien pasartea jatorriko grekoan irakurtzen badugu, ikusten dugu Jesusek Simon Pedrori ea maite duen galdetzen dionean, birritan erabiltzen duela agapera eramango lukeen hitza; ikaslea, erantzunean, ez da hainbesteraino ausartzen eta adiskidea maitatzen den bezala maite duela esaten dio, filiaz maite duela... Hirugarrenean, ulertzen duenean Pedro ezin dela hainbesteraino, agaperaino, iritsi, jakin nahi du adiskide-maitasunez, filiaz, maite duen. Pasarteak, itxuraz, esan nahi digu agapera iristen ez bagara, erabateko maitasun horretara heltzen  ez bagara, bigarren mailako maitasunez, filiaz, elkar maitatu behar dugula behintzat.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Baliabidea

Ipuina-baliabidea: “La gran fábrica de las palabras”

Irakaslea edo ikasle ezberdinen artean, ahots altuz joango dira, bideoan agertzen den textua irakurtzen.

http://www.youtube.com/watch?v=SeoMMLmEoA8