EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 12 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIII/DBH/asteazkena

IKASTURTEAREN ERDIAN gaude eta gogoeta egingo dugu.

Denok dugu pentsatzeko ahalmena. Hala ere, denok ez dugu behar bezala eta behar beste pentsatzen, adimena gizaki guztiok eduki arren. 

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste pentsatzea, batez ere gauza garrantzitsuetan? Henry Ford-en esanetan:“pentsatzea da lan guztietatik zailena; beharbada, horregatik pentsatzen dute hain gutxik”. Eta arrazoia zuen. Pentsatzeak ahalegina behar du. Pentsatzeko, beharrezkoa da pentsatu nahi izatea, pentsatzera ausartzea, pentsatzea erabakitzea, pentsatzen hastea eta pentsatzen denbora ematea. 

Egia da gutxi pentsatzen dela. Hala ere, bizitzako gorabeheretan nola jokatu jakiteko, pertsona gisa hazteko, gure inguruko kultura-maila igotzeko,… beharrezko da pentsatzea. Bizitzak bakarrik, berez, ez du irakasten; bizitzaren gaineanegiten dugun interpretazioak irakasten digu, eta guk behatuz, gogoeta eginez, egintzak aztertuz eta ondorioak ateraz ikasten dugu. 

Pentsatzeko, beraz, ez da nahikoa ahalmena izatea, ahalmena erabili eta garatu egin behar baita. Horrek esan nahi du pentsatu nahi izateaz eta pentsatzera ohitzeaz gain, beharrezko dela ezaupideak gureganatzea eta pentsatzea eragingo diguten ohiturak, lehentasunak, jarrerak eta balioak izatea. Gure adimena erabiltzen eta garatzen dugun neurrian, gure pentsamendua zabaldu egiten da, ñabardurak, loturak, kointzidentziak eta aukera berriak aurkituz doa. Hau da, erlazionatzen ikasiz doa, eta gure bizitza, orduan, aberastu egiten da eta zentzua hartzen du. Honen ildotik, komeni da Ortega y Gasset filosofoak bere ikasleei esaten ziena gogoratzea: “Ohitu zaitezte egunero unetxo batean pentsatzera, hamar minutuan baino ez bada ere. Ez irakurtzera edo oharrak idaztera, pentsatzera baizik. Nekosoa da, baina ikusiko duzue nolako bizepsak jartzen zaizkizuen”. 

Pentsatzea, ondo pentsatzea, pentsatzera ausartzen eta pentsatzera ohitzen den, pentsatzeko motiboak dituen, pentsatzen ikasi eta bizitzan zehar pentsatzen ikasten jarraitu nahi duen pertsona ororen eskuetan dago. Bizitza ez da guztiz bizitzen gogoeta egiten ez bada, pentsatzearen atseginari uko egiten bazaio. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa: Ametsak eraikitzen: https://www.youtube.com/watch?v=4qViFGXkinA