EGUNEKO DATUAK
ostirala, 14 de otsaila de 2025
SAN BALENTIN EGUNA (otsailak 14)

Inork zure neska edo mutil ideala nola imajinatzen duzun, zure maite-historia perfektua nolakoa izango litzatekeen, edo zure oporraldi edo bidaia zoragarria zein izango litzatekeen…  galdetuko balizu, zer erantzungo zenuke? 

 Agian maitagarrien eta printze eta printzesen ipuinek “irrealtasun” fantastikoak  eragingo dizkizute: abdominal zoragarriak eta begi urdinak dituzten mutil ilehoriak. Ile luzea, begi berdeak eta neurri perfektuak dituzten neskak. Musuz josiriko eta maitasunez beteriko harremanak. Paradisu zoragarriak, harea zuriko hondartzak eta ur gardeneko itsasoak.

 Dena horrelakoa izango balitz, erabat aspergarria izango litzateke, ezta?

Nire iritziz, perfektua zeruertzean arrosa-koloreko lorratza uzten duen eguzki-sarrera da… eta lagunarekin gosaltzeko tostada egin berriak, ikastetxera sartzean elkarri egiten diogun irribarrea, espero ez dudan eta egun txarrean irribarrea eragiten didan whatsAppa, gure semearen besarkada, ikasle batek asko ahaleginduta lortzen duen nota ona, lanetik etxera iritsitakoan mahaia jarrita aurkitzea, igande arratsalde euritsuan sofan etzanda ikusten den pelikula, nire urtebetetzeko opariak, amaren telefono-deia,…

Gure egunerokoa detaile handiz eta txikiz beteta dago, eta horiek berdingabea egiten dute gure eguna. Niri detaile horiek Jainkoak izadiaren, pertsonen, teknologiaren…. bitartez egiten dizkidan opari gisa bizitzea gustatzen zait. Atsegin dut aurkitzea gertatzen zaidanak baduela nolabaiteko betikotasun-kutsua, nire bizitza besteekin partekatzeko berri on egiten duena.

Gertatzen zaizu zuri hori?

OTOITZA

Baliabidea

http://www.youtube.com/watch?v=YPTKyLzK84k

“El indomable Will Hunting”: La chica perfecta.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!