EGUNEKO DATUAK
igandea, 16 de otsaila de 2025
GG/OtsailakIV/LH4-5-6+DBH/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Lagun On, egun On! Aste berri baten aurrean aurkitzen gara... pentsatu eta aztertu zer datorkigun.... Aste ona izan dezagula. Zoriontsu izan!

Astea hasteko, Jesusek maskarik gabe bizitzeko pista batzuk eskaintzen dizkigu. Ez dira pistak erreza, agian,

Jesus zoratuta dagoela uler dezakegu. Baina tira, mundu berri bat lortzeko halako zerbait egin behar dugu, bestela,… Entzun:

 

“Maita itzazue zuen etsaiak,

Ez soilik zuen lagunak.

Eskuzabalak izan denekin, elkarri eman dena.

Besteek zuekin nola nahi duzuen jokatzea,

Halaxe jokatu zuek ere besteekin.

Jainkoak denak maite baikaitu:

Atseginak eta zaharrak, zintzoak eta gaiztoak.

Eta izan zaitez errukitsuak.”

 

Orain pista batzuk Jesusen mezua ulertzeko entzungo dugu:

Zergatik bizi da hainbat jende isilpean kontentagaitz? Zergatik iruditzen zaio hainbat gizon-emakumeri bizitza aspergarri, hutsaren hurrengo, gatz gabeko? Zergatik aspertzen dira beren ongizatea eta guzti? Zer falta zaie berriro ere bizi-poza aurkitzeko?

Agian, askoren bizitza aldatuko litzateke eta beste kolore bat eta beste bizitasun bat lortuko luke, soil-soilik norbait doan maitatzen ikasiko balute. Nahi ala ez, gizakia probetxurik gabe maitatzera deitua dago; eta, egiten ez badu, bere bizitzan hutsune bat sentituko du, ezerk eta inork ezin beteko duena. Ez da zozokeria Jesusen hitz hauek entzutea: «Egizu on… trukean ezer espero gabe». Hori izan daiteke bizitzako sekretua. Bizi-poza itzultzen ahal diguna.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa: Abrazos Gratis: https://www.youtube.com/watch?v=rKTOTvLw-4c

 

OTOITZA

Otoitza:

Eskerrak, Jesus, lurreko zuhaitzengatik

eta itsasoko arraiengatik,  zerua, ura eta sua,

landare, lore eta fruituengatik.

Eskerrak, Jesus, izar eta hodeiengatik,

eguzki, haize eta ilargiarengatik.

Eskerrak, Jesus, jaiengatik, ospakizunengatik.

Eskerrak, Jauna, batez ere, bizitzarengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!