EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de martxoa de 2025
MAITASUNA
Haur Hezkuntza GG_P4_12
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Maitasuna adierazteko dauden modu ezberdinetaz hitz egingo dugu. Gereziak eta keizak, Elkartasuna edo Greeny proiektua lantzen ari bazarete,  maitasuna adierazteko moduak gogoratuz joan gaitezke tarteka...

Borobilean eseriko gara. Eroso jarriko gara, lasai lasai egoteko une bat bilatuz. Begiak itxi eta 3 aldiz arnasa hartu eta botako dugu. 

Gaurkoan hiru keinu adierazten dituzten irudiak erakutsiko dizkiegu. 

BESARKADA

BOSTEKOA

MUSUA

Irudi bakoitzaren inguruan hitz egingo dugu. Zer agertzen da bertan eta zer egiten ari diren bakoitzean.

Irakasleak bat aukeratuko du eta ikasle guztiei aukeratutako keinua egingo die, hauengan duen maitasuna adieraziz.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

-Zein egoeretan egin ditzazkegu horrelako keinuak?

-Zuek egiten al dituzue horrelakorik? Noiz? Norekin edo nori?

-Norbaitek horrelako keinuren bat egiten badigu, nola sentitu gaitezke?

-Norbaiti horrelako keinuren bat egiten badiogu, zer sentitu dezake?


Irudi bakoitza keinu batekin lotuko dugu eta ekintza hau aurkeztu ondoren, goizetan gelara sartu aurretik, ikasle bakoitzak egun horretan irakasleari egingo dion keinua aukeratu eta egin beharko dio. Nahi izanez gero, irudiak gelako atean jarri ditzazkegu ikasleek ikusgai izan ditzaten.

OTOITZA

Gelako atean irudiak ikusten ditugunean, gogoratu gaitezen elkar maitatzeak zoriontsuago egiten gaituela.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!