EGUNEKO DATUAK
astelehena, 10 de martxoa de 2025
GG/HH+LH/martxoakI/astelehena
Egun On, lagun On! Garizumako lehenengo astean aurkitzen gara... gogoratu, "Bihotz berritzeko garaia". It´s time to change. Aldatzeko garaia... gure jarrerak hobetzeko garaia.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On! Garizumako lehenengo astean aurkitzen gara... gogoratu, "Bihotz berritzeko garaia". It´s time to change. Aldatzeko garaia... gure jarrerak hobetzeko garaia. Garizumak, Festa garrantzitsu batetarako prestatzen gaitu, Pazko festara. Berrogei eguneko bide honetan, begira diezaiegun bakoitzaren barnetasunetik.

Garizuma: 40 eguneko garaia.

Zergatik 40? Biblian 4 zenbakia zeroz jarraituta agertzen denean "prestakaeta garaia" esan nahi da, gertakari handi
baterako prestaketa. Adibidez, 40 eguneko eurite batek garbitu zuen pekatua gizaditik; 40 urtez ibili zen Israel
herria basamortuan salbameneko lurra topatu aurretik; 40 egun pasa zituen Jesusek basamortuan jendaurrean
hizketan hasi aurretik.
Berrogeialdi horiek beti dute esfortzu kutsua, entrenamenduek duten moduan: zenbat esfortzu egin behar du atleta
batek, adibidez, bere markarik onena hobetzeko? Zenbat denbora behar du sukaldari batek errezeta berri bat
asmatzeko? Eta zientzialari talde batek txerto berri bat lortzeko?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGORATU zer den GARIZUMA (Pista batzuk GARIZUMA kokatzeko)
1. NATURA BERRITZEN ARI DA, hostoen puntak igertzen dira jada… argiaren eragina da.
Beraz, berritzeko garaia dator, argitzeko garaia dator, udaberria dator.
2. Pertsonek ere BERRITZEKO eta ARGITZEKO GARAIAK behar ditugu, gure onena agertu zain baitaukagu.
Eta naturaren berritze-erritmoa aprobetxatuz jartzen gara martxan.
3. GARAI HORI GARIZUMA da, zaharkituta duguna eta iluntzen gaituena alboratzeko garaia. Poza, ilusioa,
harreman onak, maitasuna, … berreskuratzeko garaia.
4. Hori lortzeko, bihotza landu behar da. 40 egun ditugu horretarako. Egun horietan zehar gure jokabideak aztertuko
ditugu, hausnarketa egingo dugu, saiatu egingo gara gure onenari lekua egiten. BIHOTZA ENTRENATUKO DUGU.

OTOITZA

 

Zabalketa - Zoriontasuna: https://youtu.be/qXZTrlsITiE


 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!