EGUNEKO DATUAK
asteartea, 11 de martxoa de 2025
GG/HH+LH/MartxoakII/asteartea
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna Estatu Batuetan antolatu zen, 1908ko otsailaren azkeneko egunean. Egun horretan emakume sozialisten elkarteek emakumearen boto-eskubidearen eta bestelako eskubide politiko eta ekonomikoen alde manifestatzeko deialdiak egin zituzten.

Zergatik da gaur egun martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna? Aurrekari historikoak zehaztea ez da erraza, baina gertaera garrantzitsu bi omen daude jatorrian. Biak New Yorken jazoak. Lehenengoa, ehungintzan lan egiten zuten emakumeen martxa, 1857an. Milaka emakume irten ziren kalera New Yorkeko auzo aberatsetatik zehar martxan joateko eta lan-baldintza kaskarrengatik protestatzeko. Bigarrena, 1908an gertatu  zen. Urte horretan lantegi handietako 40.000 emakume jostunek greba egin zuten. Eskatzen zutena: sindikatuei biltzeko eskubidea, soldata hobeak, lanaldi laburragoa, trebakuntza eta umeek lanik ez egitea. Greban zeudela, 129 emakume langile hil ziren erreta, Cotton Textile Factory lantegian, Washinton Square-n, New Yorken. Lantegiko ugazabek giltzapean jarri zituzten, greba egin barik, lan egin zezaten. Ziur aski gertaera hauek martxoaren 8an edo ondoko egunetan jazo ziren.

 

Hau da, La Salle Zumarargako SEIN talde batek prestatutako Gogoeta-Bideoa:

https://youtu.be/9ZCKZi_bbq8

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoak, gogoetan lagunduko digute:

¡Dale una bofetada!: https://youtu.be/Rn4PVsKXE5k

 

Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna)

https://youtu.be/yrlO9dDjl14

 

LETRA: 

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez, hegalik ez
Geure bihotzeko basurdeak
Ez, lotsarik ez
Basoan baita bizi-bizia

Ez, ezkatarik ez
Geure gailurretako arranoak
Ez, beldurrik ez
Hegaka trebetan trebeenak

Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez atzaparrik ez
Geure ibaietako amuarrainak
Ez, lotsarik ez
Uretan baita bizkorragoa

Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan
Denok berdinak gara
Ezberdin izatean
Eta ikasi nuen orduan
Denok dugula zerbait
Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

OTOITZA

Aurrera Goaz - Go!azen 6.0: https://youtu.be/tnPVzBe8Fho

 

Kaixo, DBH4ko seineko talde bat gara eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako proiektu bat egiten ari gara. Martxoak 8 emakumeen eguna da eta egun garrantzitsu hau ospatzeko ekintza batzuk prestatu ditugu. HH-ko haurrak imprimatutako esku batzuk margotuko dituzte. LH-ko haurrak emandako letra batzuk dekoratuko dituzte. Gero DBH-ko ikasleak emandako posits batzuetan esaldi bat edo hitz bat jarri egin beharko dute martxoaren 8ari buruz, ekintza hauek gogoeta eta gero egiterakoan izango da. Dena hori eginda, mural batean jarriko dugu. Lehenengo HHko haurrek 9:30tan margotutako eskuak itsatsiko dituzte muralean, HH-ko haurrekin Eider eta Irene jaitsiko dira laguntzera. Gero LHko ikasleak LHko patioko orduan, patiora jaitsiko dira eta klase bakoitzeko ordezkaria emandako letra muralean itsatsiko dute, LH-ko haurrekin Ander eta Naiara jaitsiko dira laguntzera. Eta azkenik, DBHko ikasleok patioko orduan, klasean idatzitako posit-ean muralean itsatsi, eta SEIN-eko talde guztia, Eider, Naiara, Ander eta Irene egongo dira laguntzeko. Espero dugu dena oso ondo ateratzea eta zuentzat prestatu dugun ekintzahau gustatzea.

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!