EGUNEKO DATUAK
asteartea, 11 de martxoa de 2025
AURRERA EGIN, SAKONTASUNEZ
Egun On, lagun On! Garizuma garaia, Bidea egiteko garaia da. Egarriak, nekaldiak, laguntasunak, ilusioak,… elkarbanatzeko bidea. Hementxe gaude, bidean… norabide asko dituen bidean… egunero sortzen zaizkigu aukera berriak, egunero erabaki berriak, eguner

Arina izatea gizaki askoren akatsa edo hutsa da. Arinak gara ikusten dugunak eragin handiegia duelako gugan. Emozio eta erreakzio gehien eragiten dizkigu, arintasuna askotan atsegina edo plazerra baita. Esan dezakegu, gainera, arinkeriak mobilizatu, estutu edo aztora gaitzaketen sentimendu sakonetatik babesten gaituela. Jarrera arinaren atzean emozioetatik iheska ari den norbait egoten da normalean.

Umetatik irakatsi digute gure aurpegiera gu aurkezteko modua dela; gure janzkerak nor garen adierazten duela; gure jokaerak gure edukazioa eta klase soziala erakusten dituela, apaingarriek, orrazkerak, bitxiek, makillajeak eta beste elementu batzuek zer gustatzen zaigun azaltzen dutela eta guk hori ageriko egiten dugula: hara, materialismoa.

 Denboran zehar ondasun materialek garrantzi handiegia hartu dute eta gizarteak ondasun horiek ez dituzten pertsonak ugari kritikatu ditu.

 

Mundu materialean gaudela mundu idealean bizi nahi dugu. Argi dago mundu hutsalean edo arinean bizi diren pertsona gehienak ez direla ohartu bizitzan dena ez dela arina.

 

Honi buruz gogoeta egiteko eskatzen eta arinkeriarik gabe eta sakontasunez bizitzeko proposatzen dizuet.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bibliatik:
“Seme, nire esanak onartu eta aginduak gogoan badituzu,… ulertuko duzu zer den Jaunarenganako begirunea eta Jainkoa ezagutzera iritsiko zara” (Es 2,1.5).

“Horrela ulertu ahal izango duzue, fededun guztiekin batera, zeinen zabal eta luze, garai eta sakon  den Kristoren maitasuna; ezaguera ororen gainetik dagoen maitasun hori ezagutuko duzue, horrela Jainko-izateaz erabat betez joan zaitezten” (Ef 3, 18-19).

OTOITZA

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=qy11mKVPieo-

 Mis Zapatos - Corto y moraleja sobre los valores de la vida / Nire oinetakoak – bizitzako balioei buruzko film laburra

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!