EGUNEKO DATUAK
asteartea, 11 de martxoa de 2025
GG/DBH/MartxoakIII/astelehena
Egun On, lagun On!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

Gogoratzen dugu, nola Garizumaren hasieran (inauteriak pasata) BIDEAN jarri ginela.

Garizumako Bidean, Barkamen Bidean, Aldaketa Bidean, Esperantza Bidean,… Bide honen amaiera geroz eta gertuago, Aste Santua geroz eta gertuago, aprobetxa ditzagun gelditzen zaizkigun egunak bidelagun ditugunak eskertzeko eta errespetuz elkar maitatzeko.

PAZIENTZIA, lagun... egun hauetan bereziki... Bide On, lagun On, aste On!

Gaurko egun on hauen denbora Antonio Machadoren “Caminante no hay camino” olerkiaren bertso-lerro batzuk gogoratuz hasi nahiko nuke. Serratek ongi musikatu zuen olerkia bere ahotsez eta gitarraz.

“Caminante no hay camino,

se hace camino al andar.

Caminante, son tus huellas

el camino y nada más.

Caminante, no hay camino,

se hace camino al andar.

Golpe a golpe, verso a verso.

Caminante no hay camino

sino estelas en el mar.

 Gauza berriren bat hasi ondoren, bidean harria aurkitu eta behaztopa egiten dudanean, batzuetan pesimismoa sortzen zait eta ezintasun-sentsazioa pizten, orduan olerki hau irakurtzen dut eta, itxaropenez, berriro bideari ekiten diot. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Abestiaren esteka: 

Joan Manuel Serrat- Cantares (Caminante, no hay camino, se hace camino al andar)

Letrarekin batera, bideoa:https://youtu.be/RyZZ1ZFUuvM

 

 

OTOITZA

Eskerrik asko, gure artzain zarelako.

Ez naiz ezeren beldur, zu beti ondoan baitzaitut.

Gaixotzen banaiz, maitekiro sendatzen nauzu.

Nekatzen banaiz, besoetan eramaten nauzu.

Oker banabil, pazientzia handiz zuzentzen nauzu.

Galtzen banaiz, aurkitu arte bila aritzen zara.

Eskerrik asko, Aita, horren maite nauzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!