EGUNEKO DATUAK
asteartea, 11 de martxoa de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/martxoa24/III/asteartea
KONTUSMO arduratsua

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, herri askok hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde egitera gonbidatzen dute, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.

Gainera ohartzen hasiko gienen Ukraniako gerrak gure ekonomian duen eraginaz. Ikuspegi egoista batetik ere hangoekin solidario izateko beste dei bat izan daiteke hau.

Gaur  bai gure kontsumo eremuan bai negozioen buruan praktika txarrak zuzentzeko eta gure eguneroko ekintzetan eredu izateko gonbidapena iristen zaigu, gure kontsumo ohiturak planetaren eta gure beharren arabera egokituz, ingurumena eta berdintasun soziala mesedetzen duten aukeren alde eginez.

Herritarrak  kontsumo arduratsua gauzatzera laguntzen gaituzten ekintza sinpleak dira. Hona hemen batzuk:

  • Behar errealen arabera erosi, edozein motako influentziak alde batera utziz.
  • Tokiko saltokietan erosi, gertutasunekoak.
  • Tokiko eta sasoiko produktua sustatu, gure inguruko kalitate, jasangarritasun, eta sustapen ekonomikoko alternatiba gisa.
  • Murriztu, berrerabili eta birziklatu.
  • Ingurumena eta giza eskubideak babesten dituzten enpresa, produktu eta zerbitzuak aukeratu.
  • Modu jasangarrian higitu, garraio publikoan, bizikletaz, oinez,...

15_de_marzo_eu