EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 12 de martxoa de 2025
GG/HH+LH/MartxoakII/asteazkena
Egun On, lagun On! Garizuma garaia, Bidea egiteko garaia da. Egarriak, nekaldiak, laguntasunak, ilusioak,… elkarbanatzeko bidea. Hementxe gaude, bidean… norabide asko dituen bidean… egunero sortzen zaizkigun aukera berriekin, aurrera.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On! Garizuma garaia, Bidea egiteko garaia da. Egarriak, nekaldiak, laguntasunak, ilusioak,… elkarbanatzeko bidea. Hementxe gaude, bidean… norabide asko dituen bidean… egunero sortzen zaizkigun aukera berriekin, aurrera.

Bazen behin, aberatsa eta boteretsua izan arren, ingurukoek estimatzen ez zutela sentitzen zuen gizona. Hortaz, erabaki zuen, besteek atsegin izan zezaten, horiek nahi zutena egingo zuela.

-       Zergatik ez duzu ilea urdin tindatzen? Ziur ondo geratzen zaizula – esan zioten egun batean.

-       Bai? - galdetu zuen berak.

 

Eta egun horretan ile-apaindegira joan zen, ilearen kolorea aldatzera.

Denborak aurrera egin zuen eta gizon aberatsak berdin jarraitzen zuen besteen gustuak egiten: ipini zituen betaurrekoak (behar ez zituen arren), hasi zen makillatzen (nahi ez zuen arren), jarri zituen zenbait arrakada (gustatzen ez zitzaizkion arren) eta ohitu zen gomendatzen zioten arropa janztera (itsusia iruditzen zitzaion arren).

Eta hala jarraitu zuen luzaroan, egun batean ispilura hurbildu zen arte. Bere burua ikusi zuenean, ez zuen ezagutu. Hain zegoen aldatua, besteei gustatzearren hain itxuraldatua, ezen ispiluko irudi hura ez baitzuen batere atsegin. Gizon aberatsa zen, baina gogoz behartsua.

Istorio honek irakasten digu besteek esaten dutenak ez digula erasan behar. Benetako izan behar dugu: aldatu eta hobetu bai, beti, baina gu geu izanez. Desberdin izateko libre sentitu, gure erabakiak eta egintzak arduraz baina askatasunez burutu, arinkerian erori gabe, sakon egiten gaituena bilatuz baizik.

Gure itxura fisikoak, gure arropak, gure bizilekuak, daukagun guztiak… ez gaituzte benetako egiten. Beti gu geu izateak egiten gaitu desberdin, bestelako, berezi eta benetako

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikus-entzunezko baliabidea
Gu geu izanez, zoriontsu izateko aholkuak.

Be Happy (aprende a ser feliz!! =D):

https://www.youtube.com/watch?v=SpbMt7ehgeo

 

Biziera sakonak fruitu handiago ematen du. Gu geu izan. 

 

Begiratu ondorengo bideoa eta komentatu:

https://youtu.be/ocS9zNNA8Ac

 

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna,

garen bezalakoak

egin gaituzulako.

Gauza on asko ditugu

eta baita hobetu beharreko

akatsen bat ere.

Baina, hala ere,

zuk garen garenean maite gaituzu.

Eskerrik asko guztiagatik, Jauna.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!