EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 12 de martxoa de 2025
Ezberdina izatea ez da txarra
Haur Hezkuntza GG_P4_4
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Guztiok ezberdinak garela azaltzen da gaurkoan, eta garen bezala onartuz gero zoriontsu izan gaitezkela. Bakoitzak bere lekua bilatu behar du munduan, baina den bezalakoa izanez.

Gelan eta baita kalean ere, guztiok ezberdinak gara. Ikus dezagun ipuin honetan, zer gertatzen den, monstruo arroxarekin. (Gelan ipuina baduzue, irakurtzera animatzen zaituztegu)

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Munstro arroxa besteak bezalakoa da?
Nola sentitzen da munstro arroxa bere herrian?
Ze erabaki hartu zuen munstro arroxak?
Zoriontsuago izatea lortu zuen?

OTOITZA

Denok gara ezberdinak eta denok ditugu gauza onak eta txarrak. Bikoteka jarri eta esan bikoteari bere izaerari buruzko zerbait polita.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!