EGUNEKO DATUAK
osteguna, 13 de martxoa de 2025
AURRERA GEZURRIK GABE

Gezurraren jauregi handia
Iratxo guztiak jauregi handi bi egiten aritzen ziren, egiaren jauregia eta  gezurraren jauregia. Egiaren jauregiaren adreiluak umeek egia esaten zutenean egiten ziren… eta egiaren iratxoek beren jauregia eraikitzeko erabiltzen zituzten. Gauza berbera gertatzen zen beste jauregian. Gezurraren iratxoek gezur berri bakoitzaz egiten ziren adreiluak erabiltzen zituzten jauregia eraikitzeko. Jauregi biak harrigarriak ziren, munduko ikusgarrienak, eta iratxoek gogor lehiatzen ziren eurena onena izan zedin.

Hain gogorra zen lehia, ezen gezurraren iratxoek, besteak baino askoz tranpatiagoak eta amarrutsuagoak zirela, iratxo-talde bat bidali baitzuten mundura, umeek gero eta gezur gehiago esatea lortzeko. Eta lortu zutenez, besteek baino adreilu gehiago eduki zituzten, eta jauregia gero eta handiagoa eta zoragarriagoa zen. Baina egun batean, gauza arraro bat gertatu zen gezurraren jauregian: adreiluetako bat paperezko bihurtu zen. Gero, beste bat harea bilakatu zen; ondoren, beste bat kristalezko aldatu eta apurtu egin zen. Eta hala, adreiluok eragin zituzten gezurrak jakiten zirenean, adreiluak, banan-banan, transformatu eta desagertu egiten ziren. Hortaz, gezurraren jauregia adreiluak galduz, makalduz eta txikituz joan zen… eta azkenean, behera erori zen.

Eta denek, iratxo gezurtiak barne, ulertu zuten gezurrak ezin direla ezertarako erabili, itxuraz direna inoiz ez direlako eta zer bihurtuko diren inork ez dakielako. Gezurren gainean ezin da ezer eraiki. 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikus-entzunezko baliabidea: LA BRECHA SALARIAL EXPLICADA CON DULCES
Bideoa: https://www.facebook.com/watch/?v=2033071623451140

 

OTOITZA

Bibliatik: Zakarias 8, 16-17
“Hauxe egin behar duzue:

esan egia lagun hurkoari,

epaitu zuzenbidez

zeuen auzitegietan,

ez erabili asmo txarrik                                                                       

elkarren aurka,

ez egin gezurrezko zinik,

gorroto baitut hori guztia.

Nik, Jaunak, esana”.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!