EGUNEKO DATUAK
osteguna, 13 de martxoa de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/martxoa24/III/osteguna
KEMENA
OTOITZA

Gaur, Jauna, egun hasi berri honetan,
naizen eta daukadan guztia eskaintzen dizut.
Egunero egiten ditudan gauza txikiak eskaintzen dizkizut:

jaikitzeko ahalegina, jantzi, gosaldu eta lantegira joatearen errutina,

klaseen monotonia, lagunekin egotearen poza.
Aurkezten dizkizut ikasteko eta deskantsatzeko denbora,
gurasoekiko harremana eta etxeko gauzetan laguntzearen sakrifizioa.
Eskerrak, Jauna, dena, baita arruntena eta ohikoena ere,
gogoz bizitzeko eta

denean maitasuna jartzeko ematen didazun aukera delako.
Egunaren azkenean senti ditzadala

zure presentziaren hurkotasuna eta gaurko egunean

zuk atsegin duzuna egin dudala jakitearen poza.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!