EGUNEKO DATUAK
osteguna, 13 de martxoa de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ASTE BERRI BAT HASTERA GOAZ!
GG/HH+LH/MartxoakIII/astelehena
Egun On, lagun On! Nahiz eta momentu berezi batean aurkitzen garen eta azkeneko urte hauetan gure ohiturak eta errutinak aldatzen joan garen, oraindik ere Garizumaren erdian aurkitzen gara.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

Nahiz eta momentu berezi batean aurkitzen garen eta azkeneko urte hauetan, pandemia dela eta, gure ohiturak eta errutinak aldatzen joan garen, oraindik ere Garizumaren erdian aurkitzen gara. Gogoratzen dugu, nola Garizumaren hasieran (inauteriak pasata) BIDEAN jarri ginela.

Garizumako Bidean, Barkamen Bidean, Aldaketa Bidean, Esperantza Bidean,… Bide honen amaiera geroz eta gertuago, Aste Santua geroz eta gertuago, aprobetxa ditzagun gelditzen zaizkigun egunak bidelagun ditugunak eskertzeko eta errespetuz elkar maitatzeko.

PAZIENTZIA, lagun... egun hauetan bereziki... Bide On, lagun On, aste On!

Jesus gure ondoan dago eta guk besteei erakutsi behar diegu. Nola? Jesusen adiskideen jokabidea izanez.

Gure ikaskide eta irakasle bakoitzagatik Jainkoari ESKERRAK EMAN.

Guztien ona nirearen gainetik BILATU.

Oker edo huts egiten dutenei oker edo hutsak maitasunez ZUZENDU.

Besteak zoriontsuak izan daitezen daukagun onena EMAN.

Ikaskide guztiak (baita gogoko ez ditugunak ere) ESTIMATU.

Besteei nahigabealdietan LAGUNDU.

Ikaskideen adiskidetasuna IRABAZI.

Egiaz eta zintzo HITZ EGIN.

Haserreturik daudenen artean BAKEAK EGITEN SAIATU.

Besteek mespretxatzen dutenarekin IBILI.

Erratzen duena eta erortzen dena ALTXATU.

Negarrez ari denarekin NEGAR EGIN eta barrez ari denarekin BARRE EGIN.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikus-entzunezko baliabidea:

KORRONTZI FOLK: BENEFIC

https://youtu.be/X9V1VX5eG5c

 

OTOITZA

Eskerrik asko, gure artzain zarelako.

Ez naiz ezeren beldur, zu beti ondoan baitzaitut.

Gaixotzen banaiz, maitekiro sendatzen nauzu.

Nekatzen banaiz, besoetan eramaten nauzu.

Oker banabil, pazientzia handiz zuzentzen nauzu.

Galtzen banaiz, aurkitu arte bila aritzen zara.

Eskerrik asko, Aita, horren maite nauzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!