EGUNEKO DATUAK
ostirala, 14 de martxoa de 2025
GG/HH+LH/MartxoakII/ostirala

Sei urteko mutiko japoniarrak Filipinetako tifoiaren biktimei eman dizkie bere aurrezkiak

Shoichi Kondoh izeneko mutikoak, telebistan Haiyan tifoiak Filipinetan eragin zuen hondamendiaren irudiak ikusten ari zela, bere aurrezkiak tragediaren biktimei ematea erabaki zuen.

Sei urteko mutikoak itsulapikoan gordeta zeuzkan bost mila yenak (50 dolar inguru) atera eta, amak lagundurik, Japoniako Filipinetako enbaxadara eraman zituen. 

Bryan Dexter Lao kontsulak egin zion harrera eta, filipinarren izenean, bihotzez eskertu zuen seguruenik Filipinei lagundu dien pertsonarik gazteena denaren bihotz-zabaltasunezko eta sinpatiazko jokabidea.

Enbaxadatik joan baino lehen, Shoichik dolumin-liburuan sinatu zuen, Filipinetako herriari bere solidaritatea adierazteko.

 

Zer iruditu zaizue albistea? Badakizue orduan zer egin: saia gaitezen gure beharrean dauden pertsonekin mutiko zintzo eta eskuzabal hau bezalakoa izaten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Si vieras a esta niña en la calle, ¿pasarías de largo? | UNICEF:

https://youtu.be/7oovL3F3W1o

 

A CLOUDY LESSON:

https://youtu.be/psZmAsH6I3Q

 

OTOITZA

Jauna,

umilak eta apalak izaten erakusteko

eskatzen dizugu,

publikanoaren antzera jokatzen,

gure ingurukoak mesprezatu gabe

edo besteak baino gehiago garela

pentsatu gabe.

Libra gaitzazu harrokeriatik

eta handiustetik.

Ez dezagula farisearraren antzera jokatu,

besteek goraipatzeko baino ez baitu

horrela jokatzen

eta lagun hurkoa mesprezatzen baitu.

Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!