EGUNEKO DATUAK
larunbata, 15 de martxoa de 2025
GG/DBH/MartxoakIII/ostirala

Ama Teresa Kalkutakoa: EGIN IRRIBARRE
Ama Teresa Kalkutakoak bere bizitza guztia Indiako behartsuenei eta abandonatuei eskaini zien. Legenardunak, pertsona zaharrak eta ume abandonatuak hartzen zituen bere etxeetan, inork maite ez zituenak, behartsuen artean behartsuenak.

Karitateko Misiolarien kongregazioa fundatu zuen. Gaur, Karitateko Misiolariak  133 herrialdetan daude.

1977an Bakearen Nobel saria eman zioten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ikus-entzunezko baliabidea-1:

https://youtu.be/8r4Vs18vKO4

Todo va a ir bien - Luis Guitarra + Muxotepotolobat

 

Ikus-entzunezko baliabidea-2:

https://www.youtube.com/watch?v=91jgDM45yAg

Álvaro Fraile: levántate y anda

OTOITZA

Ondorengo olerkia berak idatzi zuen. (Kalkutako Teresa saindua)

EGIN IRRIBARRE

Irribarreak ezpainetan gure bihotza du lasaitzen,
umore ona gordetzen,
gure arima bakean mantentzen,
osasuna sendotzen,
gure aurpegia edertzen
eta egintza ona iradokitzen.

Egiten diegu irribarre aurpegi tristeei,
lotsatiei, gaixoei, ezagunei,
senideei eta lagunei.

Egiten diogu irribarre Jainkoari
bidaltzen digun guztia onartuz.
Eta bere aurpegiaren begirada
distiratsua  eta bere maitasun betikoa
hartzen ditugu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!