EGUNEKO DATUAK
larunbata, 15 de martxoa de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
Elkar errespetatzea eta garen bezala onartzea
GG/HH+LH/MartxoakIII/asteazkena

Gure adiskiderik onena oso pertsona berezia eta kutuna da guretzat. Denerako dugu lagun eta denbora asko ematen dugu elkarrekin. Gure sekretuak kontatzen dizkiogu elkarri, elkarrekin gara jolasten, … elkar maite dugu.

Adiskideek, landareek bezala, zaintzea behar dute, baina beti ez ditugu behar bezala zaintzen. Batzuetan ez dugu lagunekin detailerik izaten, lagunak garelako eta lagun artean horrelakorik behar ez dela uste dugulako.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Adiskide asko dituzu?
Zaintzen dituzu?
Saiatzen zara adiskide berriak egiten?


Galdera hauekin solasaldia egin ondoren ikusi ezazue ondoko bideoa:

ARAZOAK KONPONTZEN: https://youtu.be/TiNUaHXsjBA

 

BBC On Christmas: https://youtu.be/8PstSiTCk74

 

 

 

OTOITZA

Gure poza zara, Jauna.

Zurekin, Jauna, gustura egoten gara.

Nahiago nuke zugandik inoiz urrunduko ez bagina

eta bihotzez beti zu bilatzen ahaleginduko bagina.

Zugandik datorkigun zoriona, gauzak ondo egitetik sortua

eta ingurukoei laguntzean ernaltzen zaiguna,

ez al zaigu faltako inoiz!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!