EGUNEKO DATUAK
larunbata, 15 de martxoa de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH+LH/MartxoakIII/asteazkena
Elkar errespetatzea eta garen bezala onartzea
Haur Hezkuntza GG_P4_3
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Guztiok ezberdinak garela azaltzen da gaurkoan, eta garen bezala onartzea.

Bai gelan eta baita kalean ere, guztiok ezberdinak gara. Ikus dezagun ipuin honetan, zer gertatzen den. (Gelan ipuina baduzue, irakurtzera animatzen zaituztegu)

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer gertatzen da ipuinean?
Zer egiten dute Maddiren gelakideak? Ondo dago hori?
Zer egiten du Maddik horren aurrean?
Eta zuri, noizbait esan al dizute gauza itsusirik?
Zer egin dezakegu horrelakorik gertatzen bazaigu?

OTOITZA

Jauna, 

eskerrak nire gorputzagatik.

Eskerrak, berarekin

jolas, salto, korrika 

eta igeri egiten baitut.

Eskerrak, berarekin 

margotu, idatzi, abestu 

eta entzun egiten baitut.

Jauna, 

eskerrak nire gorputzagatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!