EGUNEKO DATUAK
igandea, 16 de martxoa de 2025
ASTE BERRI BAT HASTERA GOAZ!
Haur Hezkuntza GG_P4_astelehenak
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Ikastetxe bakoitzak astelehenetako harrera egiteko erabiltzen duen dinamika mantendu dezake. Honako hau eredu sinple bat da.

Asteburu polita igaro izana espero dut! Beste aste berri bat hastera goaz, pixkanaka ikasturtea aurrerantz doa. Ea aste polit bat igarotzen dugun denok elkarrekin ikasiz, jolastuz…


Baina, lehenik eta behin partekatuko al dugu zer moduz joan zaizuen asteburuan?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Asteburu berezia izan al da? Zergatik?

Norekin bizitu zenuen momentu hori?

Nola sentitu zinen? Eta zurekin zeuden beste pertsonak?

OTOITZA

Egun on, Jainko ona!

Agur egin nahi dizut goiz eder honetan.

Eskerrik asko horren lo ederra eta atsedena

eman dizkidazulako.

Eskerrik asko bizia eman didazulako.

Eskerrik asko etxea eman didazulako.

Eskerrik asko guztiagatik, Jauna.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!