EGUNEKO DATUAK
igandea, 16 de martxoa de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
Ezberdina izatea ez da txarra
GG/HH+LH/MartxoakIII/osteguna

GU ERE KONPROMETITUTA

Garizuma garaia, Jesuekin konektatzeko garaia da, egiteko garaia da, egunero sortzen zaizkigu aukera berriak, egunero erabaki berriak, egunero… Egunerokotasun horretan berritzen joan beharra daukagu. Egiten dugun horretan, sakontzen, arduraz gogoak eraberritzen. Gure harremanetan ere zerbait gehiago eskatuko dugu…GARIZUMA da ez ahaztu, bidean aurkitzen gara… “Pazko Bidean”…

 

USOA

Parkean, eskolako umeek usoa hegaz ikusi zuten, baina usoak hanka-zati bat falta zuen.

- Begira nola egiten duen hegaz! – esan zuen ume batek harrituta.

- Ezer gertatuko ez balitzaio bezala! – adierazi zuen beste batek.

Irakasleak esan zien:

- Halakoxea da bizitza, umeok. Zuok, denok bezala, mugak dituzue, baina ezeinek ez dizue eragotziko ahalik eta goren hegaz egitea.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Usoa, hanka-zati bat eduki ez arren, hegaz egiteko gai da. Zer egin dezakezu zuk besteen alde?
Ezagutzen duzue, mugak gorabehera,bizitzan aurrera egin duenik? Eragozpenak eta trabak gainditu dituenik?

 

OTOITZA

Baliabide digitala: 

Bideoa: BI(H)URRITASUN - Integrazio Batzordea - Mundu berri bat guztiontzat:

https://www.youtube.com/watch?v=fTfhu2st5so

 

The story of an idea: https://youtu.be/BEtPCT7ZcE0

 

OTOITZA:

Laguntza eskatzen dizugu, Aita Ona,

bide onetik joateko,

gure beharrean daudenak ikusteko,

gaizki pasatzen ari direnean ohartzeko,

laguntza behar dutenean laguntza eskaintzeko.

Eskatzen dizugu, gainera, Aita,
jakin dezagula besteei laguntza eskatzen
eta eskaintzen digutenean, onartzen.

Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!