EGUNEKO DATUAK
asteartea, 18 de martxoa de 2025
GG/LH4-5-6/MartxoakIII/asteartea

Gaur berriro Jesusen aholkuak entzungo ditugu:

Negarrez ari denarekin NEGAR EGIN eta barrez ari denarekin BARRE EGIN.

Elkar ulertzen ez dutenen artean BITARTEKO IZAN.

Besteen adiskidetasunaren beharra SENTITU.

Ikaskideekin izandako errietak edo haserreak AHAZTU.

Ikasgelako ikaskide gaixoez ARDURATU.

Irainak eta biraoak gure ahotik KENDU.

Besteen iritziak ERRESPETATU, denei arretaz entzunez.

Bakardadean ibili beharrean, besteekin ELKARTU.

Ikaskide bakoitzaren akatsak TOLERATU.

Gure ahotsak bakearen alde BILDU.

Gure buruak beti modu positiboan BALORATU eta hobeak izaten AHALEGINDU.

Gure beharrean dagoenaren ondoan JARRI eta LAGUNDU.

Gure arazo guztiak elkarrizketaz KONPONDU.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

OTOITZA:

Jesus Aita,

emaiezu zure laguntza

herrietako agintariei,

elkarrekin lan eginez

mundu hau izan dadin guztientzat

bizi-leku hobea eta seguragoa.

Lagundu bakea maitatzen eta

ikus erazi lurreko janariak

egoki banatzeko modua,

inork goserik pasa ez dezan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!