EGUNEKO DATUAK
osteguna, 20 de martxoa de 2025
MUGARIK EZ
Haur Hezkuntza GG_P4_7
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Istorio honen irakaspena da gizarteak pertsonen behar espezifikoetara egokitu behar duela, eta ez alderantziz. Beraz, komunitateak konponbide praktikoak eta bidezkoak proposatu behar ditu kolektibo horrek izan ditzakeen mugen aurrean. Hau da, gizarte eta hezkuntza baliabideak egokitu behar dira, pertsona guztiak barne hartzeko.

Arazo baten aurrean ez dugu etsi behar, laguntza eskatu behar dugu.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Arazo bat dugunean zer egiten dugu? negar, haserretu, laguntza eskatu?
Lagunen batek arazoak baditu edo zerbait egitea kostatzen bazaio, ze jarrera hartzen dugu? (Ez diogu kasorik egiten, lagundu egiten diogu)

OTOITZA

Jauna, eskerrak nire gorputzagatik.


Eskerrak, berarekin jolas, salto, korrika  eta igeri egiten baitut.


Eskerrak, berarekin margotu, idatzi abestu eta entzun egiten baitut.


Jauna, eskerrak nire gorputzagatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!