EGUNEKO DATUAK
larunbata, 12 de apirila de 2025
GAUZEN BALIOA

EBANJELIOA: Joan 3, 16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan».

 

IRAKURGAIA
Egia esan, inoiz ez dut gogoeta egin gaztelaniazko “vale un huevo” espresioaz… Baina lehengoan, interneten nabigatzen, ez dakit zer bilatzen, Faberge arrautzak ikusi nituen. Politak iruditu zitzaizkidan arrautzok, eta horregatik San Petersburgoko bitxigile bikain honi buruz nuen informazioa zabaltzea erabaki nuen.

1883ko Pazkorako, Alejandro III.a tsarrak Peter Carl Faberge urreginari bere emazte Maria tsarinarentzat arrautza bat egiteko enkargua eman zion. Oparia platinozko oskola zuen arrautza izan zen. Honen barruan txikiago bat zegoen, urre gorrizkoa. Azken honen barruan urre gorrizko oilo baten miniatura zegoen… eta honen buruan, Errusiako koroa inperialaren erreplika. Hainbeste gustatu zitzaion Pazko-arrautza berezi hau enperatrizari, ezen tsarrak urtero, Pazkorako, arrautza berri bat egiteko agindu baitzion Fabergeri. Hamaika arrautza oparitu zizkion guztira Alejandro III.ak bere emazteari. Gero, honen semeak, Nikolas II.ak, tradizioari jarraituz, arrautza gehiago enkargatu zituen, emazteari eta amari oparitzeko. Faberge etxeak egindako 57 arrautzek oparitxo bana zuten barruan... eta tsarren ondasunetako baten erreplika txikia. Errusiako Iraultzak Faberge etxea eta tsarren familia, biak, akabatu zituen.

Bigarren Mundu Gerratik hona artelan hauetako 6 jarri dira enkantean. 1994ko azaroan Winter Egg  izenekoak (1913an eginda eta 1984ra arte galdutzat jota) 5.600.000 dolarreko errekorra erdietsi zuen.    

Oraintsuago, 2007ko azaroaren 28an, Fabergek Rothschild bankari-familiarentzat egindako arrautza batek 18 milioi dolarreko prezioa hartu zuen enkantean. Gaztelaniazko “vale un huevo” hortik etor liteke, ezta? 

Tira, laguna, nik esan nahi dizut atzera begiratzeko eta ikasturte honetan egin duzuna ikusteko. Aztertu zure lagunekiko, gurasoekiko eta irakasleekiko harremana, Jainkoarekiko erlazioa, ikasketetan egindako ahalegina, zure zereginak eta ardurak,… Ikusiko duzu dena ugaria eta ona izan dela. Eta horrek bai balio duela, arrautza hauek baino askoz gehiago balio baitu. Pozik egon zaitezke… ala ez. Zeuk jakingo duzu.

Zalantzarik gabe, itzala utzi duzu, jendeari eragin diozu. Denok denei eragin diegu. Eta eragin/oroitzapen hori, batzuetan, hasieran gustukoa ez den arren,  denboraz, atseginez gogoratzen dugu. Eta atseginago gogoratzen dugu gugan eragina izan edo oroitzapena utzi duen pertsona.

EGUN on pasa … eta animo!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
Badakizu ekintzen balioa ez dela diruz neurtzen. Gai zara besteen lana baloratzeko? Eta zure familiak, ikastetxeak, lagunek, … egiten duten guztia baloratzeko? Gauza zara zugan dagoen onena ikusi eta besteei erakutsi eta laguntzeko? Onena ematen badugu bakarrik haziko gara elkarrekin, eta askoz + (gehiago) izango gara.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA:

BUTTERFLIES: https://youtu.be/eEGIhgoShbY

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!