EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 16 de apirila de 2025
UNE EDER ASKO BIZI DITUGU ELKARREKIN
hiruhilabete bukaerako gogoeta
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Haurrei lehen sarrerako hitz horiek esan ondoren, irudi batzuk proiektatuko ditugu ikasgelan. Haur batzuen irudiak izango dira, une dibertigarriak pasatzen. Irudi bakoitzean zer gertatzen ari den esan behar dute gure haurrek. Beste aukera egoki bat da zuen ikastaldeko irudi batzuk aukeratzea, elkarrekin pasatako une ederrak erakusten dituztenak. Aukera baten zein bestearen alde egin, irudiak inprimatu ditzakezue eta collage txiki bat egin, ikasgelan jartzeko goiburuaren kartelaren ondoan. Irudi batzuk dituzue, aukeran, karpeta honetan: KARPETA. Dokumentu honen beraren amaieran dituzue irudi horiek beraiek, eranskin moduan.

Egun on, neska-mutilak, zer moduz zaudete gaur? 

Hiruhilabetearen bukaeran gaude, azken txanpa dugu. Konturatu gara talde ederra osatzen dugula?. Desberdinak garela ikusi dugu, baina bereziak, eta gure lanaren emaitza, elkarrekin arituz gero, askoz ere hobea dela.

Une eder asko bizi izan ditugu dagoeneko ikasturte honetan! Eta beste hiruhileko bat dugu aurretik, elkarrekin beste gauza asko egiteko.



GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Irudiak ikusi ondoren, galdera hauek egin eta erantzun ditzakezue:

  • Nola sentitu zara irudi berezi eta dibertigarri horiek ikustean?
  • Zer beste une dibertigarri bizi izan dituzu gelan zure lagunekin?
  • Berdin gozatuko zenituzke une horiek bakarrik arituko bazina?
OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna, eskolan bizi ditugun une ederrengatik.

Eskerrik asko une horiek lagunekin bizi ditzakedalako.

Eskolan oparitzen dizkiguzun une eta pertsona guztiekin gozatzen jarraitu nahi dugu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!